We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Bob Dylan berrikusia

by Audience

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Bob Dylan berrikusia via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €15 EUR or more 

     

1.
Mendian trumoia, su ilargian, liskar bat da kalean egunsentian, gaur da eguna, tronboia jo nahi dut, edonora joanda txinpartak sortzen ditut, Alicia Keys oroitu eta negarrez lehertu, jaio zen Hell´s Kitchen-en, bizi nintzen gertu, non egongo ote da munduan Alicia Keys, Tennesseen ere bilatu dut kontu handiz, sentitu dezaket ene arima zabaltzen, ene bihotzari begira hasiko zara ulertzen, ekarri ninduzun, orain aldendu nahi nauzu, hormako idatzi hau, nirea, irakur ezazu. Mendian trumoia, danborren gisa, hara noa lotara, musika sortzen da han, gidarik ez dut nahi, bidea dut ezagun, oroitu, morroi nauzu gau eta egun, pistolak tiroka, argia joan da, zerbait nahi dut egin, baina hain urrun izanda, eguzkia dirdirka, Ipar Haizea dabil bizi-bizi, neure burua ahaztuko dut eta besteek zer behar duten ikusi, eseri naiz ikasteko maitatzearen artea, erraza egingo zait bat egitea, andre on bat nahi dut, esanekoa, orok galdetzen baitu mundua zergatik den hain gaiztoa. Mendian trumoia lurrean barrena, goiz jaiki eta hartu bide latzena, noizbait errege ondoan salbu, zure maitasuna ezin saldu, armada bat nahi dut, kabroi talde bat, bilduko ditut umezurztegietan denak, St. Herman elizan botoak egin ditut, mila behiren esnean dastatu dut, nik txerri txuletak, neskak pastela, argi da aingeruak ez garela, lotsa zure irrika eta eskema gaiztoek, entzun adi, bost axola zure ametsek. Mendian trumoia ezin latzago, zurrunbiloa ezin gertuago, Washingtongo andreak hiritik joan nahian, zerbait txarra dator, abioia prest izan, badoaz denak, nik ere nahi dut alde egin, ez dut nahi beste aukera bat inorekin, ahal zena egin nuen, hainbeste aldiz, aitortu nuen, zertan egin berriz, diru asko egingo dut iparrean barrena, erein eta jasoko dut lurrak dakarrena, mahaian mailua, sardea apalean, Jainkoarren!! Zutaz gupida izan
2.
Non izan zara, seme lerdena? Non izan zara, gazte kuttuna? Tupust egin dut hamabi laino-menditan, ibili naiz sei bide zartatutan, izan naiz zazpi baso tristetan, egon naiz hamaika itsaso hiletan, sartu naiz mila hilerritako hobietan, latz ere, latz ere, latza, jasa latza, euri jasa latza dator. Zer ikusi duzu, seme lerdena? Zer ikusi duzu, gazte kuttuna? Otso arteko haur jaio berri bat, jende gabeko diamante bide bat, ardaxka beltz bat, odola isuriz, mailu gorridun gizonen gela bat, mihi gabeko hamar mila hiztun, pistola ta ezpatak umeen eskuetan, latz ere, latz ere, latza, jasa latza, euri jasa latza dator. Zer entzun duzu, seme lerdena? Zer entzun duzu, gazte kuttuna? Trumoi gogor bat, abisu ozena, uhin bat oro ito zezakeena, suzko eskudun ehun danbor-jotzaile, mila xuxurla entzulerik gabe, bat gose handiz, hamaika barreka, estoldan hil zen poetaren hitzak, kaleko pailazo baten negar hitsak, latz ere, latz ere, latza, jasa latza, euri jasa latza dator. Nor topatu duzu, seme lerdena? Nor topatu duzu, gazte kuttuna? Topatu dut haur bat pony hil batekin, gizon zuri bat txakur beltz batekin, gorputza sutan zuen emazte bat, neska bat eman zidana ortzadar bat, gizon bat eri amodio minez, beste gizon bat gorrotoz eria, latz ere, latz ere, latza jasa latza, euri jasa latza dator. Oi, eta orain zer, seme lerdena? Oi, eta orain zer, gazte kuttuna? Banoa hasi baino lehen euria, joango naiz baso ilunetara, non lagun ugari esku hutsik dauden, non pozoi pilulek ura lohitzen dieten, non haraneko etxea ziegaren mugarri den, non borreroak bisaia ondo ostentzen duen, non zatarra den gose izatea, non beltza den oro, zenbaki gabea, hori pentsatu, mintzatu, arnastuko dut, ororen ikusgai mendian islatuko dut, gero itsasoan naiz urperatuko, nire kantua dut aurrez ezagutuko, latz ere, latz ere, latza jasa latza, euri jasa latza dator.
3.
Gazte betiko 03:07
Jainkoak babes zaitzala zure ametsak beteaz, besteei lagundu eta zuri laguntzen lagaz. Izarretara eskailera mailaz maila igo. Izan zaitez gazte betiko, gazte betiko, gazte betiko, ahal bada, gazte betiko. Artez hazi zaitezela, hazi zaitez egiaz, beti egia jakinda, jabetu zure distiraz. Izan beti kementsua, eutsi tente eta tinko. Izan zaitez gazte betiko, gazte betiko, gazte betiko, ahal bada, gazte betiko. Lana falta ez dakizula, ez biderik aurrean, izan oinarri sendoak, haizea aldatzean, bihotza alai mantendu, kantu hau izan begiko. Izan zaitez gazte betiko, gazte betiko, gazte betiko, ahal bada, gazte betiko.
4.
Lotsa gabe esan dun lagunak ginela; ni, lur jota, hi, so irribarrez. Lotsa gabe esan dun laguntzeko prest hengoela; nahiago dun egon garaileekin. Ez ei haut babestu, baina ez dun hala, mindu bahaiz, ez ezan ezkutatu. Fedea galdu ei dun hori ez dun gauza, hik ez dun federik galtzeko ere. Bazekinat nitaz habilela, hire lagun artean egon naun. Memelotzat hartzen naun, ez ninan kontaktatu ez dakiena ostentzen saiatzen den hori. Kalean ikustean harritzen omen haiz, “zorte on” esaten dun, baina sinetsi ez. Nik bezain ondo dakin geldirik gura naunala, zertan ez haiz irteten eta esan. Ez naun ondo sentitzen, besarkatzen ditudan bihotz hautsiak ikustean, lapur fina banintz ostuko nitinan. Orain ez omen hago pozik hagoen postu zein lekuan, ez dun ulertzen, niri bost zaidan. Behin jarri ahal bahintz neronen larruan, eta une berean neu hi izan. Behin jarri ahal bahintz neronen larruan, jakingo huen zein latza den hi ikustea.
5.
Kable ta soka hautsiak, trapu eta malguki hautsiak, idolo eta adimen hautsiak, jendea lotan hautsitako oheetan, ez berriketarik, ta ez bromarik, dena hautsi da hemen. Botila hautsiak, erretiluak, etengailu zein ateak, plater ta zati hautsiak, kaleak bihotz hautsiz beteak, esatekoak ez ziren hitz gordeak, dena hautsi da hemen. Gelditu ta atzera begiratzeko unean, beste zerbait da lurrean. Bizar-xafla ta zerra hautsiak, gerri hautsiak, lege hautsiak, gorputz hautsiak, hezur hautsiak, ahots hautsiak telefono hautsietan, sakon arnastu, itolarria sentitu, dena hautsi da hemen. Alde eginda zaudenean hor nonbait, aurpegian dena zatitzen zait. Esku hautsiak golde hautsietan, itun hautsiak, promesak, hodi hautsiak, tresna hautsiak, jendea tolesten lege hautsiak, zaku ulukari, zapo korrokari, dena hautsi da hemen.
6.
Zaudeten lekutik erdu berehala eta onartu urak gora datozela, laster zaudetela denak mela-mela, gal ez dadin zuen garaia, hasi igeri arin edo ito bestela, garaiak aldatzen baitira. Idazle, kritikari, profeten erara erne ibili, hauxe azken aukera da. Ez mintzatu goizegi, unea ez bada jada, hurrena nor den jakin ezinda, gaur dena galtzaile, bihar garaile da, garaiak aldatzen baitira. Erdu senatariok, kongresuko jendea, ez geratu atean, ez eten bidea, azkena ez baita zauri gabea; kanpoko gerra hurbiltzen ari da, birrinduko du leiho-hormen tartea, garaiak aldatzen baitira. Lurraldeko aita zein amak, batu eta ulertezinik ez kritikatu. Seme eta alabak ezin menderatu; zuen bidea zahartzen ari da, onartu ezik, berririk ez hartu, garaiak aldatzen baitira. Marra bat da hor, zoriarena, azkarra izango da gaur motela dena, orainaldi hau, laster lehena; ordena galtzen ari da, gaurko lehena, bihar azkena, garaiak aldatzen baitira.
7.
Iparra bada hire jomuga, non haizeak gogor jotzen duen muga, arren, agurtu bat bizi dena han, behin ene maitea izan zuan. Hara bahoa elur ekaitz batean, uda bukatzean, urak izoztean, arren, ikusi beroki epelik daraman, haize txistukaritik babestu dezan. Arren, ikusi ile luzea duen, bular aldera aise iristen den, arren ikusi ile luzea duen, halaxe oroitzen diat ondoen. Ez zakiat nitaz oroitzen den, otoitz egin diat bederen, ene gau ilunetan, ene egunen argitan. Iparra bada hire jomuga, non haizeak gogor jotzen duen muga, arren, agurtu bat bizi dena han, behin ene maitea izan zuan.
8.
Ez hoa inora 02:47
Hodei latz, euri beltz, bortak jai, giltzak lei, ahantz ezak negua, ez hoa inora… Eraman, nazak! bihar duk eguna, emaztegaia heltzean joango gaituk hegan besaulkian! Niri bost jasotako gutunak, joandako egunak, hartu hire sosak, batu hire gauzak, ez hoa inora… Eraman nazak! Bihar duk eguna, emaztegaia heltzean joango gaituk hegan besaulkian! Armarekin tiroka ekin, ordezkookin ondo heldu, sustraietara, ez hoa inora… Eraman nazak! Bihar duk eguna, emaztegaia heltzean joango gaituk hegan besaulkian! Genghis Khan, ezin izan jaun oro lozorroan. Muino zail hori igotzean goraino heltzean, Eraman nazak! Bihar duk eguna, emaztegaia heltzean joango gaituk hegan besaulkian!
9.
Ama, kendu intsignia niri hustu baitzait balioz, ilundu da eta ezin ikusi, sentitu naiz zeruko atea joz. Tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, Ama, gorde armak lurpean, ezin dut segi tiroz, hodei beltz hori hurrean, sentitu naiz zeruko atea joz Tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz, tok, tok, zeruko atea joz,

about

Audience-ren diska berriaren izenburua oso esplizitua da, eta edukiaren deskribapen zehatza egiten du: “Bob Dylan berrikusia”. Diska honek XX. Mendeko musika popularraren ikono handienaren 9 abestiren moldaketak jasotzen ditu. Moldaketa hauek Xabier Payak “Bob Dylan. 100 kantu” libururako egindako itzulpenetan oinarritzen dira.

credits

released November 17, 2023

Tío Pete estudioan grabatua Azaroaren 5 eta 6 bitartean Jose Lastraren gidaritzapean.
Nahasketak: Jose Lastra.

license

tags

about

bIDEhUTS

bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria

Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.

contact / help

Contact bIDEhUTS

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Bob Dylan berrikusia, you may also like: