lyrics
Kable ta soka hautsiak,
trapu eta malguki hautsiak,
idolo eta adimen hautsiak,
jendea lotan hautsitako oheetan,
ez berriketarik, ta ez bromarik,
dena hautsi da hemen.
Botila hautsiak, erretiluak,
etengailu zein ateak,
plater ta zati hautsiak,
kaleak bihotz hautsiz beteak,
esatekoak ez ziren hitz gordeak,
dena hautsi da hemen.
Gelditu ta atzera begiratzeko unean,
beste zerbait da lurrean.
Bizar-xafla ta zerra hautsiak,
gerri hautsiak, lege hautsiak,
gorputz hautsiak, hezur hautsiak,
ahots hautsiak telefono hautsietan,
sakon arnastu, itolarria sentitu,
dena hautsi da hemen.
Alde eginda zaudenean hor nonbait,
aurpegian dena zatitzen zait.
Esku hautsiak golde hautsietan,
itun hautsiak, promesak,
hodi hautsiak, tresna hautsiak,
jendea tolesten lege hautsiak,
zaku ulukari, zapo korrokari,
dena hautsi da hemen.
credits
license