We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Mendian trumoia

from Bob Dylan berrikusia by Audience

/
  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Bob Dylan berrikusia via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €15 EUR or more 

     

lyrics

Mendian trumoia, su ilargian,
liskar bat da kalean egunsentian,
gaur da eguna, tronboia jo nahi dut,
edonora joanda txinpartak sortzen ditut,
Alicia Keys oroitu eta negarrez lehertu,
jaio zen Hell´s Kitchen-en, bizi nintzen gertu,
non egongo ote da munduan Alicia Keys,
Tennesseen ere bilatu dut kontu handiz,
sentitu dezaket ene arima zabaltzen,
ene bihotzari begira hasiko zara ulertzen,
ekarri ninduzun, orain aldendu nahi nauzu,
hormako idatzi hau, nirea, irakur ezazu.

Mendian trumoia, danborren gisa,
hara noa lotara, musika sortzen da han,
gidarik ez dut nahi, bidea dut ezagun,
oroitu, morroi nauzu gau eta egun,
pistolak tiroka, argia joan da,
zerbait nahi dut egin, baina hain urrun izanda,
eguzkia dirdirka, Ipar Haizea dabil bizi-bizi,
neure burua ahaztuko dut eta besteek zer behar duten ikusi,
eseri naiz ikasteko maitatzearen artea,
erraza egingo zait bat egitea,
andre on bat nahi dut, esanekoa,
orok galdetzen baitu mundua zergatik den hain gaiztoa.

Mendian trumoia lurrean barrena,
goiz jaiki eta hartu bide latzena,
noizbait errege ondoan salbu,
zure maitasuna ezin saldu,
armada bat nahi dut, kabroi talde bat,
bilduko ditut umezurztegietan denak,
St. Herman elizan botoak egin ditut,
mila behiren esnean dastatu dut,
nik txerri txuletak, neskak pastela,
argi da aingeruak ez garela,
lotsa zure irrika eta eskema gaiztoek,
entzun adi, bost axola zure ametsek.

Mendian trumoia ezin latzago,
zurrunbiloa ezin gertuago,
Washingtongo andreak hiritik joan nahian,
zerbait txarra dator, abioia prest izan,
badoaz denak, nik ere nahi dut alde egin,
ez dut nahi beste aukera bat inorekin,
ahal zena egin nuen, hainbeste aldiz,
aitortu nuen, zertan egin berriz,
diru asko egingo dut iparrean barrena,
erein eta jasoko dut lurrak dakarrena,
mahaian mailua, sardea apalean,
Jainkoarren!! Zutaz gupida izan

credits

from Bob Dylan berrikusia, released November 17, 2023

license

tags

about

bIDEhUTS

bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria

Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.

contact / help

Contact bIDEhUTS

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like bIDEhUTS, you may also like: