We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
/
  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1...Znort!!! via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €15 EUR or more 

     

lyrics

Hamalau urterekin hasita
hamaseirako nagusi
geroztik hartan segitu zuen
ta inork ez zuen hautsi
gizakiak ez du bere aurrean
hobeagorik ikusi
gizarajo harek ez al du
oroigarri bat merezi.

Bista ona ta beso bizia
Zestuan berriz imana
Harentzat ez zan pelota txarrik
Ondo artzen zuan dana.

Doai apartak izan zenitun
Gure jainkoak emanak;
Saka, aire ta errebotea
Gero gaiñontzeko danak.
Gauz oiek ondo bazekizkien
Jesus izena duanak
Zer izandu zan ondo dakigu
Ezagutu genduanak,

Danen gainetik ibili zuen
Bere nagusitasuna
Baiñan iritxi zitzaion noizbait
Pelota uzteko eguna.
Ai zan bikaiña ta aparta bere erremonte txukuna,
geroztik hura izan da hemen beti gogoan deguna.
Guk ere ondo bagenekigun
Onena Jesus, ziñala!

Alperrikako pisua gutxi
Dana zaina ta azala
Danon jabeak gure artean
Luzaro gorde dezala

Izena Jesus jarri zioten
Apellidua Abrego
Harrigarrizko pilotaria
Hura izandu zan gero
Plaza danetan entzundakoa
Makina bat txalo bero
Hemen ikusi degun onena
Zestua egin zan eskero

Zutik jarrita danak txaloka
Lehenbiziko jugadatik
Bera egiten ari zan lana
Ondo eskertzeagatik
Arbolik ederrena zu zinan
Zu zinan
Yisus izena entzun orduko
Ezin kabiturik plazan

Bertso hauek, berriz,
Pablo Zubiarrain Ernani txikiak
Askotan jokatzen ikusi zuela
Eta hain aparta ta harrigarria zan
Jesus Àbregóri jarri zizkion

credits

license

tags

about

bIDEhUTS

bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria

Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.

contact / help

Contact bIDEhUTS

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like bIDEhUTS, you may also like: