1. |
SARRAILA
00:34
|
|
||
lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte
izaki isolatuek tinko eusten diete euren ametsei
jostailu zaharrak lurpetik ateraz
isileko ehiztariak saihestuz
gizateriaren lanbro garratzean
lo hartu ezinik
|
||||
2. |
|
|||
kearekin joan zaigu ortzadarra
eta hustasun grisaren burdinazko atzaparrek
birikak erauzi dizkigute bake eske ginen bitartean
loreen harakinari lerdea dario
azken arrosaren aurrean
ogi gogorrak laban berria eskatzen du
egunabarreko leiho horzgabetik
eguzki izpirik sartuko bada
harrizkoak dira gure betileak
lokatzetan bizitzera ohitu gara
malenkoniaz margotu ditugu hormak
eta zilar hautsez ezpainak
arritmikoak, osagabeak
norberak gorpu bat eta jaioberri bat darama
berorrekin arrastaka
gau itxian bueltatuko gara berriro ere erien gordelekura
gure bisaiak
noizbait galdutako irribarreen bila dabiltzala
azeri gosekilek eri-mamiak hozkatzen dizkigute
egiazko maitasun eske
ez du ipuinik irakurtzen apoak, soilik hilartitzak idazten ditu
pozoia ez dago, ordea, hitz mugiezin horietan
bere isiltasunean baino;
isiltasunean
|
||||
3. |
KRISTALEZKO BEGIEI SO
09:18
|
|
||
erbi odoleztatuak daramatza oliozko errekastoak
horrelakoak dira gure egunak
pelikulak edo fabulak bailiran
saiatuko naiz
saiatuko naiz iluntasuna iraultzen
nigan badirau ere aterperik ez duen pairamenak
behin eta berriro aurkituko ditugu bidean
behin eta berriro azal zuriko sugegorriak
une oro denez bakardadearen ordua
nola baretuko ekaitzak?
simulakroan dantzan deus ez da dirudiena
hareazko erretratuak urtuz doaz musikarik gabeko etxean
maitatuen malkoak suzkoak dira, kemena ez da nahikoa
amesgaiztoa izan nuen, amesgaiztoa izan nuen bart
lepoa puskatuta zuen manikia nintzen zure gorputzaren barruan;
nola baretuko ekaitzak?
une oro denez bakardadearen ordua
baimenik gabe nor sartu da berriz nire gogoan?
simulakroan dantzan deus ez da dirudiena
luma arinak noraezean hegan
deboziorik gabe xomorroak laztantzen
ispiluak ez du asmatzen nor naizen
zintzilik esekitokian gure mingain luzeak
epaile amorratuak gara
deboziorik gabe kidearen eskuak zaintzen
nire itzalak ez nau maite
ez nau maite
deboziorik gabe arnasten
nire itzalak ez nau maite
ez nau maite
|
||||
4. |
|
|||
itxaropen urriaz
portzelanazko anforak bilatzen gabiltza
feltrozko gau beldurgarrian
oroimen arrakalatuaren olatu kolpe artean;
oinetan pilatzen zaizkigu enbor ustelak
inork ere ez du umiltasuna aldarrikatzen
basapiztia gehiagori atera behar dizkiegu barneak
eta luzaroan mutu egon giza artaldean
egunero finitzen zara
eta hala ere gau batzuetan bizitzea lortzen;
itsasontzi zaharrak bezala
hitz zurrunek karraska egin dezaten
behar den anabasa ekarriko du haizeak
gau-mahaian tantaka ari da pozoia
ekiloreek lokiak estutzen dituzte burkoaren azpian
otsoa ez da jakitun bere gaixotasun hilgarriaz
giza gorputza goizero jantzi bat aukeratzen duen
hareazko panpina bat baino ez da
aurpegiak ikusten ditut autobidean
berriro sekula ikusiko ez ditudanak
laster asko ahaztuko dugu errekaren marmarra
laster asko
|
||||
5. |
|
|||
utzikeriak urdindutako ogi pusketa hauentzat
baliodun eztirik ez dago hemen
mami idorra banatzen ari naiz
urrezko estolden irensleei
araztasunaren suntsitzaile zigorgabeei
zure begi horien aurrean
ez inor, ez ezer, ez da perfektua,
ezta menda euria ere
azpisugeek lepoa puskatu didate
eta arrastaka noa itsasertzeraino behin berriro
behin berriro
behin berriro ume eta agureen mukizapien artean
garrasien baraualdian
baina hegan egiten badakit
kometak basamortuen
eta odolezko txingurrien gainetik bezala
ez dago aukeratu ezin den gaua baino bestelako gaurik
ez zaitzala irentsi etsipen nekosoak
bere garroek ez zaitzatela betirako harrapatu
denborak ez dauka ezeren errurik
zu zeu zara zure kabuz bide egiten
ikasi gabe jarraitzen duena
nire morroia naiz eta ez nire jabe!
eguzkiak itsutu egiten nau
urrezko armiarma horrek!
ez!
ez naiz nire jabe
lapitza kamutsa
minduak eskuak
ez!
ahanzturan korapilo estuak
lo ezinean sehaska
azukrezko eskeletoak kulunkan
banoa orbainen txalupan;
gure odolaren distira dut amets
|
||||
6. |
HOSTO ZEHARGARRIAK
05:54
|
|
||
gauzak gara gauzen artean, zabortegian artelanak
orainaren atzerako-ispiluan, unez une txikiagoak
iratzeen artean estoldak, unez une hauskorragoak
absurdoa da gero gure erretratuak gurtzea
gauzen artean gauzak gara, unez une hutsalagoak
jainkoak garenik ez dezagun pentsa
egunak nola zentzuz bete ikasi nahiko nuke
malkoen zuloak gara marmolean
botika bailitzan irentsi nahi dut bizitza
gauaren luma beltzek jantzi gaituzte gaurkoan ere
joskintza-pieza bikainak trabaturik alanbre-hesian
edertasuna itsustu dugu eta gure hitza saldu
mozorroan ezin gure izana aurkitu
zainetan musuak ditut
sekula ez nitaz ahaztu
enbataren erdian
bizirik diraugu
paperezko birika hauek
erakutsi dizkizudanez
idatz ezazu bertan
egiazko desio bat
zarataren zaunkan duintasuna elikatu
orbela laztanduz paretak ostikatuz
garen erbestean bizi gara lauhankakoak bezala
kopeta erdian ebakidura
hegazti-saldoaren leize-zuloa
geziak zintzurrean
sekretu zaharrak sotoan
itsas-trikuen bila
arnasa egiten ikasi genuen
gauzak gauzen artean
ez dezagun pentsa jainkoak garenik
gauzak gauzen artean
jipoitua besoetan sehaskan gauaren uluan
arpoiak zorroztuz, mugak ezabatuz
maitatzen ikasi garen artelanak
mugak ezabatuz
maitatzen ikasi garen artelanak
garen artelanak
|
||||
7. |
ZERU ARROSAREN GURAIZEAK
07:33
|
|
||
lo hartu du ilargi zaunkariak
eta ekaitzaren hortz tartetik
haurraren kometa doa
badatoz zapelatzak
begi zaurgarri eta txikienen bila
eta txakur bat miazka dabil
ezpainik gabeko garezur bat
badatoz zapelatzak
eta azala larru bihurtu zaigu
gizagabetu arnasa
eta bildu genituen sagar gozoak
usteltzen doaz burkoaren azpian
akats berberak errepikatzeari
deritzogu etorkizuna
berunezko bihotza itolarrian
arrainontziaren barruan
barre askea izango balitz
izerdiaren ordain zuzena
ahuleziak gainetik astinduko nituzke
itsasoa laranjaz tindatu artean
baina igeltsuzko udazkenean
saihets-hezurretan bero izpirik ez
ez gaitezen bizi amore emanez
ez gaitezen bizi amore emanez
ez eromenari giltzak eske
ez gaitezen bizi amore emanez
ikus arimen exodoa
pospolo-kaxan
lilurarik ezin aurkitu
baztertuen haitzuloan
lasterketa-zaldia
hezurgabetu ondoren
axolagabe jaurti dugu
ahanzturaren lokaztira
ahanzturaren lokaztira
hondoratu dugun ontziko
ezkutuko bidaiariak gara
|
bIDEhUTS
bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria
Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.
Streaming and Download help
If you like lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp