1. |
Intro (Geure alde)
02:40
|
|
||
2. |
Laugarren azalberritzea
04:22
|
|
||
Sasiak erabat jana zinen ordurako,
Itzalak, zuhaitza aspaldi erauzi arren, han luze zirauelako.Marea igotzen denean estutzen den hondartza horren moduan estutzen bizitza.
Eta hitz haien beste aldean, sumatu baño egiten etzenuen norbait.Barkatzeko eskatzen zenion zeure buruari agian egin ere ez zenituen hainbat gauzengatik.
Eta ahazteko eskatzen zenion egin zenituen beste hainbatengatik.Eta orduan zu. Beste zu.Zu hitz haien bestaldean, sumatu baño egiten etzinena
Denborak erretako baso bat ginen barruan eta zure ertzean
arropak utzi nituenean lurrean, narraztiek azala uzten duten eran
eta nahasi hartan ia beste dena, laugarren azalberritze batean
Eta narraztaka lurrean barna, ebatzi gabeko lurralde hartara
Eta han berriro, enegarren aldiz, lehen aldi bat lehenaldiari
ihes egiteko zuk nire barrutik eta nik neure barrutik
narraztiek azala uzten duten eran, laugarren azalberritze batean
|
||||
3. |
Parentesien arteak
04:40
|
|
||
Gautzen doan heinean, dena biltzen da bere barnera.
Zutzen zaren unea, zuk baino ez dakizunerantz.
Inoiz inork ikus ez duen, parentesi arte horretan;
ezinezkoen inbentario zentzugabe hori berridazten hasten zara.Eta inoiz inork zeharkatzen
ez duen muga eremu desertu eta absurdu horren
lerro nekatu eta ahitu hori zaintzen tematzen zara.
|
||||
4. |
Autodefinitua
05:26
|
|
||
Zerua eder urratzen zuten abioiek arratsean
Jendez gainezka kaleak, kotxez gainezka errepideak
Munduak ebakuazio simulakro bat egiten duen unean
Norbaitek galdetu zuen non litzatekeen larrialde-irteera
Ehundaka txori erori ziren zerutik munduaren ertz batean
Ehundaka arrain hilik urazaleratu beste aldean
Inork etzekien arrazoia azaltzen Berriaren arabera
Ordurako bihurtuak ginen geure antonimo eder bat.Zaldi zuri batek aurreratu gintuen errepidean
Kotxe batek atzean tiraka zeraman erremolkean
Milaka pertsona kalean autodeterminazioa eskatzen
Zenbat gauza kabitzen den zu bezalako hutsune batean
Beste asko korrika atera ziren etxetatik ihes betean
Bide gorritan barrena piztia joan eta etxe-animalia bueltan
Eta han-hemengo piszinetan jendea uretaratzen igerira
behinola izan ginen arrain abisalaren bilaBehera eta behera egiten zuen barne produktu gordinak
Aurreikuspenik txarrenak ere ez omen ziren horren larriak
denok erabaki genuen akatsarekin aurrera jarraitzea
eta horrelako egera batean beste edonork egingo lukeena egitea
Gauza handienek ez dute zaratarik egiten haustean
zenbat gauza kabitzen diren zu bezalako hutsune batean
Denok erabaki genuen akatsarekin aurrera jarraitzea
denok bihurtuak ginen ordurako geure antonimo eder bat
|
||||
5. |
Piromania
02:56
|
|
||
Eguna heze esnatu zen, behe-laino batek biltzen dena
Hala ere eguzkiak zulatzen zuen erak
Beste egun sargori bat iragartzen zuen
Horrez gain arratsean hegoak gogor joko omen zuen…Kotxean sartu eta jo zuen mendi aldera
Basoaren ertz banatan su ttiki bat piztera
Etxera bueltatu eta iluntzea heldu arte itxaron
Sirena hotsa entzutean lehiotik luze begira egonEta zuk ulertzen duzu, zeure burua ikusten duzu
Basoa maite duzun eran sua ere maite duzu
Denborak egin duen basoa, bere pizti, bere sasi,
Zuretzat eranzten dena eta zurekin jantzi.
Zuk hainbeste zaintzen duzuna, eder eta egi izan dadin…Baina zuk ere nola basoa adina sua maite duzun…
|
||||
6. |
Epilogoa
04:56
|
|
||
Ihes egiteko era guztien artean,gutako bakoitzak aukeratua du berea,eta zuk zeurea.Oharkabe, erabaki duzu bizitzeran gorritik metro bat atzera bizitzea, bidean seinaleak: zaindu segurtasun tartea.
Badakizu, garrantzirik ez duten gauzen artean, garrantzi gehien dutenak, bihurtzen dituzula garrantzizkoenak,
Eta trenak euri tanten kontra lehertzen hasten direnean,
Hutsuneak azpimarratuz
Zeure burua ikusten duzu kotxeen argien itzal bustian
Telefonoz deitzen duen
animalia izu eta hipokondriakoa
Eta tristuraren industriak zuretzat sortuak dituen
ansiolitiko eta kantuak, makrobiotika eta liburuak,
konstelazio eta terapiak, sare sozialak eta farmaziak,
zure melankoli burgesa bezatzen dutenak
dena duzu
dena duzu galtzeko
dena duzu galtzeko beldurra
|
bIDEhUTS
bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria
Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.
Streaming and Download help
If you like Epilogo bat, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp