We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Begiak, Egiak Ba Ote?

by -Gailu

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €5 EUR  or more

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Begiak, Egiak Ba Ote? via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €17 EUR or more 

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Begiak, Egiak Ba Ote? via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €12 EUR or more 

     

1.
Kalez Kale 02:59
Kalez kale ibili, apurtu, ebatsi, ilargiaren amnesia zainetatik sar ezazu. Korri eta korrika ekiteari ez utzi, harik eta pauso gehiago geratzen ez zaizkizun arte, harik eta, haizea harrapatu arte.   Hitzak asmatu, hizkuntza berri bat sortu, eta hala, bederen, arrazoiak egon daitezela U L E R T U E Z i N T A S U N E R A K O .   Doinu basati bati heldu hatz puntekin. Utz zaitez, utz zaitez. Burmuinak desorraztu.   Gaurko egunak ez du zertan, gaur bukatu behar. Gaurko bizitzak ez du zertan, betiko izan behar. Ez da deus gertatu, ez da deus gertatzen, ez da deus gertatuko, ezta ere. Hitzak: Itziar Lamuedra Calo “h.itz”, Okene.
2.
Baserri tar bat oso hasarre sumatu eta alaxe jarriak dira bertso-ale hauek ardi-esnea erdira bajatu diotela pentsua egunetik egunera gora dijoala orrela etzitekeala jarraitu ta   Nekazaritzak emen urterik onenak izan zituan, besterentzako ia erdia nola egin bear baituan. Obe dala-ta sartu ginduzten gu ere Europa Batuan, denbora izango da testigu zer ondorenak dituan.   Diferentziak aundiak daude ta ez da faltako miñik, emen batzuek jarriko dira egin da bizi-eziñik. Ez baitda iñor lagun urkoa maitatutzen degun piñik, dirua jarri da Jaungoiko ta ez daukagu zer egiñik.   Baserri tar bat oso hasarre sumatu eta alaxe jarriak dira bertso-ale hauek ardi-esnea erdira bajatu diotela pentsua egunetik egunera gora dijoala orrela etzitekeala jarraitu ta   Millaka asko munduan iltzen dira urtero goseak, armetan berriz gastatzen dira millaka milloi paseak. Aundiak beti nai dana egin, hor konpon bitez besteak, oiek ez ditu asko estutzen beartsuaren eskeak.   Lege ederrak munduarentzat or daude Jaunak jarriak, baiñan gizonak konforme ez ta egin zituen berriak. Orrekin ez du bentaja asko langillea ta erriak, ikasi dute mundu zar oni nola artu negurriak.   Lege gogorrak dauzka munduak gizakiontzat jarriak, kejoso dira arrantzaleak ta berdin nekazariak. Gora egingo du berriz ere behar dugun janaria, eta azkenean kastigu dena eramango du erriak. Hitzak: Pablo “Txikia” Zubiarrain.
3.
Azken Bidaia 04:36
Espaziuntziko ateak bere atzean hertsi zirenean, bazekien Mayor Tomek, hura bere azken bidaia izango zela. Atzerakontua aurrera, atzeruntz alegia, hasi zen. Odisea espazial baten azken bidaia. 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1, Z E R O. Ixiltasuna osoa eta borobila. Bakarrik lur-Kontrolaren ahotsak ohizko agindu teknikoak ematen noizbehinka urratzen zuena. Ez zuen deus gogoan. Unea, hainbeste bider amesturiko unea, iritsi zitzaion ia ohartzeke. Zalantzetan ibili gabe, ireki zuen atea, kanpoan fitxik ez, iluna baino ez beltza, ikuspena atsegin zitzaion, eskuineko hanka emeki aurreratuz bere ibilbideari ekin zion besterik gabe. Espaziuntzian, lur-Kontrolaren hitz jario bukagaitza entzun zitekeen oraindik, iA oihuka: “Lur-kontrolak Mayor Tom-i” Hitzak : Xabier Montoia.
4.
I scream, you scream, we all scream, for icecream. Bob, Zack eta Jack. Bob, Jack eta Zack, “Lege zamapean“ filman, kolokan, preso ziran. Jack eta Zack elkarri kolpez kolpe hitz egiteari utzi. Bob optimistak ordea hitz egin saihestezin. Italiar turista, d.j. eta proxeneta hituan. Hura bizimin huan, bizimin huan, Louisiana, New Orleans. “Lege zamapean“ hitz egin. “Lege zamapean“ saihestezin. 3 preso kolokan, 3 aukera, 3 bide, 3 anai, 11 egiteke. Hitzak : Okene, “Down by Law” filman oinarritua (Jim Jarmusch).
5.
AiXXXKiRiAK ELKARTU, XiSTiMA APURTU !! AiXXXKiRiAK !! XiSTiMA !! APURTU !! BOTA XiMORRA !! Hitzak : Joxmiel Ximorra.
6.
Gaua 04:44
Ezer gutxi dakit gauari buruz, hark, ordea, bai omen daki nitaz.   Agian gaua da bizitza, eta eguzkia heriotza. Agian gaua da deus ez. Eta hari buruzko susmoak, hutsa Eta hura dizi duten izakiak, ezer ez. Agian, hitzak, hori da guztia, mendetako hutsune mugagabe honetan. Horren oroigarri, arimako zauriak.   Baina gauak ezagutu behar du miseria, gure odoletik edaten duena, eta gure ideietatik. Gorrotoa behar du gure begietan, interesatuak eta elkar ez ulertzez beteak direla jabetuta. Alabaina, gaua entzuten dut negarrez nire hezurretan. Alimaleko malkoz eta onetik irtenda, zer edo zer betiko joan dela garrasika. Hitzak : Alejandra Pizarnick.
7.
Esazu 02:53
Esazu argi. Esazu zehatz. Esazu arin. Esazu labur.   Esazu, eta esatekorik izan esazu. Orain Zuk entzun   Badira -ez esan ezetz pentsatzen ausartzen ez zaren gauzak.   Badira -orain zuk entzun, gauzatzen, ausartzen ez zaren pentsamenduak.   Zu ez naiz ni, kontuz, ni naiz bestea.   Ausardiak ausardia, gogoan atxiki : badira pentsatzen zaituzten gauzak, badira gauzatzen zaituzten pentsamenduak. Hitzak : Gerardo Markuleta “Batak ez du bestea kentzen”.
8.
Seme malapartatuak , inpernuko bidean ahaztuak , bizi osoa bila, lurrazpian. Bakoitzaren ariman sortzen dira Lurpeko aingeruak, Doneak eta Demonio apokaliptikoak. Jada, izandako garaien deusik ez da. Zuena izan zitekeenik deus ez da. Jada, deus ez da, ez bufoi inutilak, ez lurpekoak, poesia ezta ere, aske zarete !!, egunsentiko festan, lurpekoak alai, leun eta eztiki begi pikaro muxu. Jada, izandako garaien deusik ez da. Hitzak : Okene.
9.
Psikonauta zailduari letu nion zalantza eta beldurra direla, bai ala bai, pertsona orok sahiestu ezingo dituen bi harritzar bidean.   Lo ezak larritasuneraino, idorturiko ene begi erituen begiratu eta ikusi ezinak, harritzar horiek jarri dizkit parez-pare bidean zalantza eta beldurra.   BEGiAK, egiak ba ote?   Begietako arrakala sakonek pausoa lausotu eta soa ezin pausatzera behartu didaten arren, bada, guztiarekin, baino itxutasun gaitzagorik : itxutasun erabat argia, orojakilea, egia bakarraren ikusmena baino ez duena. Orojakilea, … Zenbat eta itxuago orduan eta argiago ikusten duena. Orojakilea, …   BEGiAK, egiak ba ote?   Eta bitartean ene begi, sobera nekatuen, zaurituen begiratu eta ikusi ezinak zalantza eta beldurra jarri dizkit parez pare bidean. Nor bidelagun? Eta zuk nor duzu bidelagun? Hitzak : K. ttipia
10.
Ekhi Dantza 03:12
H E E - A Y - HAY - EE ... Zaharren ahotsak urrundik ari zaizkit eguzkia sartzen den lekutik. Ama lurrak ere hitz egiten dit. Eguzkiaren etzalekutik zaharren ahotsak heltzen zaizkit. Arranoak hegan zeru goietatik bere ahotsa igortzen dit. Dei egiten dit. Mendi zaharren arimak ere dei egiten dit. Denak deika ari zaizkit! Hee ay hay ee... Hitzak : Zebulon Wurlitzer Itzulpena : Maialen
11.
karramarro : 1 iz. Amarra, hamar hanka, gorputz zapal, maskor gogorreko krustazeo mutua, lerro zeiharrak jarraituz saiheska dabilena, BiZi MiNEZ . 2 Liter. ELKARTUTAKO Bi HOTS : KARRA-MARRUA hamar Letra gogor ta biguina barrua, krustazeo gorriak gorra amarrua irrimarra errazak sortu mamarrua erege errepikatuz da kirrimarrua Herrenka errenkadak, amorruz harrua karra karra atzeraka zeharka esparrua Biarritz, Hondarribi, gero Ondarrua, harrapatuko al du galdu zuen marrua?? kar, kar, kar, karramarru kakanarrua. .AEDiAHA OKENURRU NEOMORDNILAP .zi 3 4 iz. Hortz asko dituen burdinezko tresna, karramarroen mesederako hondarra eta zaborrak ibai ertzetik kentzeko erabiltzen dena. horra : adib. Aurkezlea, horra HOR. Orain HAN. marrak : 1 iz. Lerro, errenkada, seinale, muga, marka luze estua, kenketaren ikurra. Marraka eta karramarroak ibilkera eta testua. 2 iz. gainazal batean tresna batez egindako arrakala edo ARRASTO-MARRASTOA. Hitzak : Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia “ABERE BA” Liburutik (BiGARA).
12.
Zakurren bidean, ene arimak nire bihotza topatu zuen. Apurtua, baina bizirik, zikin, narrats jantzia eta amodioz betea. Zakurren bidean, nora inork ez duen joan nahi, soilik poetek, besterik ezean, darabilten bidea. Baina hainbeste nuen nik egiteko oraindik! Gauez ene bihotzak negar egiten zuen. Izatearen erreka, izatearen erreka zioten ezpain gaizotxo batzuk, izatearen erreka, izatearen erreka, izandako herrixka hutsen erriberetan zabaltzen doan extasia. Sumulista eta teologoak, igarleak eta bidelapurrak urezko errealitateak bezala urgaineratzen dira metalezko errealitatearen erdian. Ez bide hauek, ezta lautada hauek, ezta laberinto hauek ere. Nire arimak ene bihotza behingoz topatu zuen arte. GAiXORiK BAi, baina BiZiRiK. Hitzak : Roberto Bolaño. Itzulpena : Eba Rua, K. ttipia.

credits

released June 18, 2021

"Begiak, Egiak Ba Ote?" diskoa Andoaingo Garate baserrian grabatu da 2020ko udazken amaieran.

Okene
Ahotsa, Sanplerrak, aurreproduzioa

Mikel
Bateria, ahotsa, sanplerrak, aurreproduzioa eta beste guztia

Drake
Baxua, kontrabaxua, ahotsa eta txistua

Martxel Arkarazo
Produkzio nagusia, grabaketa
erregistroa, nahasketa, masterizazioa

Azala: Okene

license

tags

about

bIDEhUTS

bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria

Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.

contact / help

Contact bIDEhUTS

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Begiak, Egiak Ba Ote?, you may also like: