We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Basa

by Sacco

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Basa via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €12 EUR or more 

     

1.
Zurikeria zer ote den: Elurrak dena du berdintzen, agerikoa ezkutatzen zurikeria zuritzen. Ezer ez da berdin elurpean, orbel nabarra ere zuria. Zernahi orbel bihurtzen du orbelak. Oinpean hosto hauskorren hots gozoa. Hostopean, neguko haizearen zain arrakala, sasi, sustrai. Zer uste huen zela bizitzea? Etzanda jarri eta dena sinistea?
2.
Gutasunean 07:04
Gaztain morkots batean bezala hainbat ale ditu nitasunak. Ni poliedrikoa: identitate anitza, zatitua, mudakorra, kontrajarria eta osagarria. Besteekin gaudenero aldiro beste bat gara. Ni “gu” askotako partaidea naiz. Besteentzat apenas bada tokirik hain gurea dugun gutasunean.
3.
Esnatu ahala 04:14
Ondo dakit zein arraroa den esnatu eta den-dena berdin dagoela ikustea. Era berean, dena aldatu da ostera. Aldatu da ordea: zerua, lurra, etxaldea, herri eta hiriak. Dena aldatu da, esnatu ahala, ondo dakit. Sentipen bat al da? Esan nahi dut, erlatiboa dela. Orain, jakin badakit, zuloetan ere bizi dela inor, bizi naizela, bizi garela. Hitzik ez da faltako adierazteko ongi doala. Ideien mosaikoa erakusketa post-modernoan.
4.
“Hodei itzaltsuen azpian maite ditut, O pinuak, zuen kontzertu itzaltsuak, haizeak mugitutako zuen adaxkak harpak airean bezala. Itzalera jaitsi direnak ez dira inoiz guregana itzuliko. Atzodanik ala zenbakirik gabeko egunetatik egiten du bake sakonean lo. Noiz estaliko ote gaitu burusi batek bezala gure garaiak, hil jantzia hildakoari biltzen zaion bezala hilkutxan sartu aurretik? Sorta bihurtzen den hazia bezala, odolez ureztatutako lurrean, etorkizuna aparta izango da altxatzen den eguzki gorriaren azpian.”
5.
Ur berberak 04:32
Erreken emari etengabeaz ari naiz, errekan behera berritzen doan orainaz. Ur berberak bustiko al ditu bihar iraganeko bazterrak? Ezinezkoa da erreka berean bitan murgiltzea. Heraclitoren sua etengabeko mugimenduan da eta mugimendua eraldaketa da.

credits

released February 14, 2022

SACCO: Ander . Borja . Xabi

"BASA" 2020ko irailean eta 2021eko apirilean grabatua izan da. Beste behin ere, Bonbereneak eskuzabal jaso gaitu, bertan, Karlos Osinaga izan dugu teknikan, terapian eta itsasargia izan da lanbroak gure bazterrak ezkutatzen zizkigunean. Nahasketa Irunen egin du Karlos Osinagak eta masterizazioa Jonan Ordorikak Azkaraten egina da.

Lagun artean ehunduriko diskoa izanik, Ramon M. Zabalegi adiskidea izan da diseinuaz eta maketazioaz arduratu dena.

Lan honetan, ezustean eta haiek jakin gabe, ezinbestekoak izan dira ÑGÛGÎ WA THIONG'O, JOSEBA SARRIONANDIA eta LOUISE MICHEL, beraien lanak oinarri izan baitira ondorengo hitzetan:

- "Gutasunean" _ Sarrionandia, J. (2015). Lapur banden etika ala politika. Pamiela (Upaingo Saila), 72, 143.
- "Esnatu ahala" _ Wa Thiong'o, N. (2019). Gerra garaiko ametsak. Olatz Prat Aizpurua (itzul.). Erein eta Igela argitaletxeak, 248-249.
- "Negua eta gaua"_ Michel, L. (2020). Erbesteko gutunak Victor Hugori. Nora Arbelbide Lete (itzul.). Katakrak liburuak, 150-151.

license

tags

about

bIDEhUTS

bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria

Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.

contact / help

Contact bIDEhUTS

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Basa, you may also like: