1. |
Galtzen ari da
04:53
|
|||
Gure datuak eta bizitza
Enpresei eman dizkiegu
Eta pantailan egiten ditugun
Keinuak gordetzen ditu makinak
Gailuei eman diegu memoria gordetzeko ahala
Ta gure memoria galtzen ari da
Gailuei eman, eman diegu
Gure bizitza, gure bizitza
Ta gure bizitza gailuena da orain
Gure segapotoak poliziak dira
Gure nagusiak app-ak dira
Debalde egiten dugu lan googlerentzat
Debalde lan twitter, facebookentzat
Beraz ez ahantz produktua ordaintzen ez baduzu
Zeu zara produktu
Gure datuak eta bizitza enpresei eman dizkiegu
Gailuei eman eman diegu gure bizitza, gure bizitza
Plataformak dira arte mezenas berriak
Obrak finantzatzen dituzten jauntxoak dira orain artista berriak
Ta geu gara orain modako produktu
Guapo agertuko gara merchandising bihurtuta
Gure aurpegiarekin kamixeta
Dauka orain amazoneko nagusiak
|
||||
2. |
Etorkizuneko nostalgia
05:42
|
|||
Ez dut nahi etorkizuneko nostalgia
Zuk duzu erlojua, baina nik denbora
Dadoak bota ta bota zabiltza etorkizuna hobea balitz
Zure gurasoen guraso bilakatzen zara guraso
Atzera begira bidaiatzen duzu malenkonia lagun
Ta etorkizuneko nostalgiak zugan egin du pum
Oroitzapenak oraina dira
Argazkiak oraina dira
Oroitzapenak oraina dira
Hemerotekak oraina dira
Erabat iragan gabeko oraina ote da oraina
Etorkizunean gertatzekoa ezin da agertu dadoetan
Ez dut nahi etorkizuneko nostalgia
Gure baitan iragana eta etorkizuna eraman arren
Ez dugu gaurko eguna bertzerik
Orainaren porrota bertzerik
|
||||
3. |
Gizaki dependentea
04:50
|
|||
Nagusi bat behar dut bizi ahal izateko
Ez naiz kapaz bera gabe gauzak egiteko
Nagusi bat behar dut bizi ahal izateko
Ez naiz kapaz bera gabe argi pentsatzeko
Gizaki menperatua
Dependentziak jota
Aske bizkitzeko kapaz
Ez den animalia
Gizakiaren sistema
Guztiz menpekoa
Preso bizitzeko kapaz den animalia
Nagusia hautatzeak ez digu esklabutasun pizarrik kentzen sistema beti da nagusiaren ahotsa
Aberatsek diote pobreak gorroto dituztela
Munduan zehar milioika izanda beraien kontra
Matxinatzen ez direlako
Eta ez zaie arrazoirik falta
Nagusi bat behar dut bizi ahal izateko
|
||||
4. |
Oro
04:33
|
|||
Oro zifra
Oro datu
Algoritmo
Zein olatu
Oro banku
Oro tratu
Dibidendo
Zein inpaktu
Egiaren hegi guztiak,
Baina
Ezin dira
Kalkulatu
Ezin dira
Kaiolatu
Arrakasta
Arren kasta
Urrun heldu arrastaka
Hurre denari nazka
Putre saldoentzat bazka
Egiaren hegi guztiak,
Baina
Ezin dira
Kalkulatu
Ezin dira
Kaiolatu
Denbora ostu
Kaleak hustu
Badaukanak, puztu
Ez daukanak, juxtu
Sosaz urri
Pausaz jori
Gogoz nare
Pozez urre
Egiaren hegi guztiak,
Baina
Ezin dira
Kalkulatu
Ezin dira
Kaiolatu
Todo
|
||||
5. |
Jackiek dio
04:51
|
|||
Jackiek dio ez zarela zu, ez duzula izan nahi
Telebistak ere dio ez duzula izan nahi
Izan zaren animaliak orain zer nahi du zugandik
Zer ez duzu ezagutzen zer ez duzu nahi zugandik
Dagoeneko ez zara izan zinena
Lasai jendeak txalotzen zaitu
Munduak besarkatzen zaitu
Bakardadean perfektua zinateke
Ihes egiteko plan eroetan pentsatzen ari zara
Baina oherako bidea da biderik onena
|
||||
6. |
Ikusezina
03:09
|
|||
Ikus, ikus, ikusezina
Zuhaitzen arnasa
Loreen malkoak
Sasien distira
Lurraren taupadak
Ikus, ikus, ikusezina
Ahaztearen mesedea
Hutsaren ziztada
Bakartiaren pisua
Egonezinaren aldapa
Ikus, ikus, ikusezina
Mintzatzen denean
Ez dugu entzuten
Ez dagoenean
Ez gara ohartzen
Ez dugu izaten kontuan
Egongo ez balitz bezala da
Noizbait harekin gogoratzean
Ahaztu egin beharko agian
|
||||
7. |
Egia eta gezurra
03:40
|
|||
Fikzioa da egia bakarra
Egia da fikzio bakarra
Jendeak gorroto du egia
Artea gezurra da baina kontatzen du egia
Artea ez da museoetarako ezta egia ere
Iraganak irautera egiten du, baina historia ez da egia
Dena da posible eta deus ez da egia
Edo badakigu egia eta dena da nahasmena
Ametsak dira egia bakarra
Hor sortzen da errealitatea
Ametsak dira egia bakarra
Gezurra egia kontatzeko bertze modu bat
Gezurra maistream da
|
||||
8. |
Polibiolentzia
04:34
|
|||
Biolentzia zuk erakutsi zenidan
Edo nik bakarrik ikasi nuen
Biolentzia ez zegoen nire baitan
Edo nigan ezkutatuta zegoen
Biolentzia da orain gure arteko lotura
Banpiro gerra dela dirudi
Energia xurgatzen gabiltza
Banpiro energetiko pila dabil
Tabernan, etxean, denen barrenean
Bidegurutzea bihurtu da gurutze
Kalean lanean denen bihotzean
Banpirizatuta zonbie gisa gabiltza
Kalean lanean, tabernan, etxean
Banpirizaturik, banpirizaturik
Ez naiz zuregana itzuliko berriz
Eta ez zara niregana etorriko inoiz
Gure frakasoa gure porrota
Zergatik gara hain idiota
Banpiro biolentoa zara zu, ni ere halakoa naiz
|
||||
9. |
Sikarioa afterrean
04:44
|
|||
Arratsa egunsenti bihurtu da
Madrilgo after zulo honetan
Sikarioak burua du azaldu
Nor da nor jakitea zail du
Bat, bi, hiru, atea ixten baduzu
Gauak betirako iraungo du
Mundu guztia dantzatzen ari da
Kanpoan elurra agertzen hasi da
Elurretan dantzan nabalak zorrozten
Ardoa odoletan nabigatzen
Bat, bi, hiru, atea ixten baduzu
Gauak betirako iraungo du
Zinbuluka zanbulu
Betirako preso
Noizbait askatzeko
|
bIDEhUTS
bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria
Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.
Streaming and Download help
If you like III, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp