1. |
Arrakala, sasi, sustrai
04:58
|
|
||
Zurikeria zer ote den: Elurrak dena du berdintzen, agerikoa ezkutatzen zurikeria zuritzen. Ezer ez da berdin elurpean, orbel nabarra ere zuria. Zernahi orbel bihurtzen du orbelak. Oinpean hosto hauskorren hots gozoa. Hostopean, neguko haizearen zain arrakala, sasi, sustrai. Zer uste huen zela bizitzea? Etzanda jarri eta dena sinistea?
|
||||
2. |
Gutasunean
07:04
|
|
||
Gaztain morkots batean bezala hainbat ale ditu nitasunak. Ni poliedrikoa: identitate anitza, zatitua, mudakorra, kontrajarria eta osagarria. Besteekin gaudenero aldiro beste bat gara. Ni “gu” askotako partaidea naiz. Besteentzat apenas bada tokirik hain gurea dugun gutasunean.
|
||||
3. |
Esnatu ahala
04:14
|
|
||
Ondo dakit zein arraroa den esnatu eta den-dena berdin dagoela ikustea. Era berean, dena aldatu da ostera. Aldatu da ordea: zerua, lurra, etxaldea, herri eta hiriak. Dena aldatu da, esnatu ahala, ondo dakit. Sentipen bat al da? Esan nahi dut, erlatiboa dela. Orain, jakin badakit, zuloetan ere bizi dela inor, bizi naizela, bizi garela. Hitzik ez da faltako adierazteko ongi doala. Ideien mosaikoa erakusketa post-modernoan.
|
||||
4. |
Negua eta gaua
02:52
|
|
||
“Hodei itzaltsuen azpian maite ditut, O pinuak, zuen kontzertu itzaltsuak, haizeak mugitutako zuen adaxkak harpak airean bezala. Itzalera jaitsi direnak ez dira inoiz guregana itzuliko. Atzodanik ala zenbakirik gabeko egunetatik egiten du bake sakonean lo. Noiz estaliko ote gaitu burusi batek bezala gure garaiak, hil jantzia hildakoari biltzen zaion bezala hilkutxan sartu aurretik? Sorta bihurtzen den hazia bezala, odolez ureztatutako lurrean, etorkizuna aparta izango da altxatzen den eguzki gorriaren azpian.”
|
||||
5. |
Ur berberak
04:32
|
|
||
Erreken emari etengabeaz ari naiz, errekan behera berritzen doan orainaz. Ur berberak bustiko al ditu bihar iraganeko bazterrak? Ezinezkoa da erreka berean bitan murgiltzea. Heraclitoren sua etengabeko mugimenduan da eta mugimendua eraldaketa da.
|
bIDEhUTS
bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria
Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.
Streaming and Download help
If you like Basa, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp